20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Elbarriendako aparkatzeko txartelak arautzen dituen
ordenantza aldatzea

Etxarri Aranazko Udalak Elbarriendako aparkatzeko txartelak arautzen dituen ordenantza onartu zuen (2009/03/17an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen). Kexak eta alegazioak izan dira txartela jasotzeko baldintzak lehen baino gogorragoak direlako, eta elbarri batzuk txartela galdu dute. Idazkariak jakinarazi du estatuko araudia betetzen duela eta epaileek ordenantzaren irizpideak jarraitzen dituztela. Gaia Udalaren eskumena denez, Osoko Bilkurak, 2010eko abenduaren 17an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi du Elbarriendako aparkatzeko txartelak arautzen dituen ordenantzako aldaketa: garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasuna dutela zehazteko abenduaren 23ko 1971/99 Errege Dekretuan ezarritako baremoan gutxienez 5 puntu izan behar dira.

Aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Etxarri Aranatzen, 2009ko abenduaren 30ean.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L1001700