20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Espetxeratuak direnen senideak garraiatzeko diru-laguntza arautzen duen udal ordenantzako aldaketa

Etxarri Aranazko Udalak Espetxeratuak direnen senideak garraiatzeko diru-laguntza arautzen duen udal ordenantzako onetsi zuen (2009/03/06ko Nafarroako Aldizkari Ofizialan argitaratu zen). Kontuan harturik espetxearen ziurtagiria lortzea zaila dela Osoko Bilkurak 2009ko abenduaren 17an, hasiera batez onetsi du Espetxeratuak direnen senideak garraiatzeko diru-laguntza arautzen duen ordenantza aldatzea (Laguntza eskaerekin batera aurkeztu beharreko agiri bat kentzea: Espetxearen ziurtagiria, bisita izan dela egiaztatzen duena).

Aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Etxarri Aranatzen, 2009ko abenduaren 30ean.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L1001678