20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

2010eko kontribuzioen eta zergen karga-tasak

Kasedako Udalak, 2010eko urtarrilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen kontribuzio eta zergen 2010erako karga-tasak eta tasak, ondotik ematen direnak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz, onetsitako agiria Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Kasedan, 2010eko urtarrilaren 18an.-Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Eranskina

1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga tasa, %0,285.

2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga tasa, %0,68.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Kuotari %1,40ko udal errekargua jartzea.

4. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa, %4, salbu eta Nasursak tramitatzen dituen zaharberritze proiektuak eta alde zaharrean daudenak, %1 ordainduko baitute.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

-Balioaren igoera zehazteko ehunekoa:

-10 urtera bitarteko epea: %2.5.

-20 urtera bitarteko epea: %2.

-Kuota zehazteko karga-tasa: %12.

6. Herrilurretako lurzatiak: %1,5eko gorakada, 2009ko prezioen gainean.

7. Uraren horniduraren tasa: gutxienekoa (24 m³), 10,85 euro lauhilekoan.

-Hortik goiti, 0, 455 euro/metro³.

-(Tarifak + BEZa: %7 eta %8, 2010eko uztailetik goiti).

8. Estolderia tasa: (Tarifa hau %7 goitituko da, BEZagatik, %8 izanen baita 2010eko uztailetik hasita. Kontagailurik ez badute, 7,27 euro izanen da zenbatekoa).

9. Ur sareari lotzea. 76 euro.

Kalez kaleko salmenta:

-Saltoki bakoitzeko: 7,5 euro. Urtekoa, astebeteko maiztasunarekin: 300 euro.

-Urtekoa, hamabortz eguneko maiztasunarekin: 150 euro.

-Urtekoa, hilabeteko maiztasunarekin: 75 euro.

Hilerriko nitxoak: 1.015 euro.

Iragarkiaren kodea: L1001638