20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa Barañainen 2009tik luzaturik 2010ean indarra duen plantilla organikoan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2010eko urtarrilaren 28an egin bilkura arruntean, aldaketa hasiera batean onetsi zuen 2009tik luzaturik 2010ean indarra duen bere plantilla organikoan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236.ean ezarritakoari jarraituz, plantilla organikoan hasiera batean onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean egon ere, aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuta, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betikoz onetsitzat joko dira, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko aldia iragandakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2010eko urtarrilaren 28an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1001636