20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Herri larreak enkantean

Arasko Udalak, 2009ko abenduaren 29an egin bilkura arruntean, erabaki zuen enkante publikoan ateratzea herrilurretako ondoko larreen aprobetxamendua:

Xedea: Arasko udal mugapeko herri larreen aprobetxamendua, herrilurretako lurzati eta belai guztiak hartzen dituena (pinu guztiak barne), baita Aras-Vianako fazeroa ere, horiek Valverde, Valcaba, Cucurillo, Novillas, Los Valles, San Juan eta La Castellanako dermioak barne, 2.550 hektarea gutxi gorabehera, eta Udalaren jabetzakoa den artegia, "San Martín" izeneko alderdian baitago.

Esleitzeko modua: enkante publikoa, gutun-azal itxien bidezko prozedura erabiliz.

Hasierako prezioa: 3.000 euro urtean.

Esleipenaren epea: urte baterako, luzatzen ahal dena.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2. (60 euro).

Enkantea zuzenduko duen baldintza-agiria interesdunen eskura egonen da Arasko Udaleko bulegoetan, astearte eta ostiraletan, goizeko bederatzietatik arratsaldeko biak arte.

Eskaintzak aurkezteko epea: 15 egun natural, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Proposamenak aurkezteko epearen hasiera eguna bandoen bidez eta oholean agertuta jakinaraziko da.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: eskaintzak aurkezteko eguna bukatu eta hurrengo egun baliodunean, arratsaldeko bietan.

Arasen, 2010eko urtarrilaren 12an.-Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1001749