20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

Hitzarmenaren sinadura gainbalioei buruz

Aguilar Kodesko Udalak, 2009ko ekainaren 15ean egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

-Lankidetza hitzarmena onestea honako hauen artean hirilurren balio igoeraren gaineko zerga kudeatzeko, likidatzeko eta biltzeko: Aguilar Kodesko Udala eta Lizarrako 1. jabetza erregistroko erregistratzaile titularra eta Nafarroako Foru Komunitateko oinordetza-emaitzen, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergen likidatzailea.

-Alkate Amparo Labeaga Díaz de Ceriori baimena ematea hitzarmen hori sinatzeko.

Aipatu hitzarmena bi aldeek sinatu zuten 2010eko urtarrilaren 21ean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Aguilar Kodesen, 2010eko urtarrilaren 28an.-Alkatea, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1001623