20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANDOSILLA

Deialdia, obra eta zerbitzuen arduradun nagusi izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda

Alkatetzak 2009ko urriaren 27an eman 219/2009 ebazpenaren bidez onetsi zen Andosillako Udaleko obra eta zerbitzuen arduradun nagusi izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. 2009ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, azaroaren 11n.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda 2010eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, eta haren kontrako erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eranskinean heldu dena, eta epaimahaiko kideak izendatzea eta oposizioaldia hasteko eguna finkatzea.

Epaimahaiko kideak:

-Mahaiburua: Juan Enrique Sanzo Andrés, Andosillako Udaleko alkate udalburua. Ordezkoa: Jesús Pardo Gurpegui, Andosillako Udaleko zinegotzia.

-1. mahaikidea: Ernesto García Aguado, Andosillako Udaleko arkitekto aholkularia. Ordezkoa: Lizarrako EEZBko teknikaria.

-2. mahaikidea: Jesús Calzada Sánchez, Andosillako Udaleko obra eta zerbitzuen arduraduna. Ordezkoa: Patxi Fabo Ezquerro, Andosillako Udaleko albientea.

-3. mahaikidea: Aitor Laparra Navarro, Andosillako Udaleko kontu-hartzailea. Ordezkoa: Jaime Artero Jaime, Andosillako Udaleko albientea.

-4. mahaikidea eta idazkaria: Flor Laparte Rodríguez, Andosillako Udaleko idazkaria. Ordezkoa: Miren Edurne Chasco Garralda, Martzillako Udaleko idazkaria.

Oposizioa hasteko tokia, eguna eta ordua:

Probak 2010eko martxoaren 16an hasiko dira, goizeko 9:00etan, Andosillako Udaletxean, San Cosme y San Damián plaza, 1).

Andosillan, 2010eko otsailaren 5ean.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

ERANSKINA

Izangai onartuen behin betiko zerrenda.

Elizagaray Urdiain, Ander

Gutiérrez Fernández, Roberto

Moreno Villar, José Antonio

Ordóñez Gonález, Oscar

Baztertuak: Inor ez.

Iragarkiaren kodea: L1002130