20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

178/2010 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Enpresa Zientzietako diplomadun izateko lanpostu huts bat, merezimendu lehiaketaren bidezko lekualdatzea egin ondotik, esleitzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, irailaren 7ko 1623/2009 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Enpresa Zientzietako diplomadun izateko lanpostu huts bat merezimendu lehiaketaren bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2009ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 23an.

Lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du epaimahaiak eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezko da lanpostua esleitzea interesdunaren nahiaren arabera.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Enpresa Zientzietako diplomadun izateko lanpostu huts bat honako izangaiari esleitzea, lekualdatze lehiaketa egin ondotik:

-Joaquín Perfecto San Miguel, lanpostu bat (68128 zenbakikoa) Anbulatorioak eta Ospitalez kanpoko Laguntza delakoan aritzeko.

2. Lehiatzaileak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, esleitu zaion lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2. c) artikuluan xedaturikoarekin bat.

5. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzako kudeaketa zuzendariari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko otsailaren 1ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1001962