20. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

40/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, haren azaroaren 16ko 3148/2009 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen dituena. Hartan, María Pilar Lapuente González andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zen, Kardiologiako barrutiko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 11ko 40/2010 Ebazpenaren bidez, haren azaroaren 16ko 3149/2009 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzendu dira. Hartan, María Pilar Lapuente González andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zen, Kardiologiako barrutiko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, eta lanpostua esleitu zitzaion, honela esanez: "eta plantillako 69929 zenbakiko lanpostua, Iruñeko Bideko Ama Birjina Ospitaleari atxikia, esleitzea"; baina honela behar du: "eta plantillako 69929 zenbakiko lanpostua, Tuterako Sofía Erregina Ospitaleari atxikia, esleitzea"; eta honela dioen tokian: "María Pilar Lafuente González andrea", honela behar du: "María Pilar Lapuente González andrea".

Deialdia 2002ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an, argitaratu zen; aldiz, azaroaren 16ko 3148/2009 Ebazpena, 2009ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 18an.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 11n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1001347