17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 550/2009 demanda

Vanesa Galdeano Sáenzek, Javier Calvo Euguik eta Alejandro Prat Aranazek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Nave de Soth S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 550/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da 2010eko urtarrilaren 18an:

Baiesten dut Vanesa Galdeano Sáenzek, Javier Calvo Euguik eta Alejandro Prat Aranazek, diru kopuru bat erreklamatzeko, Nave de Soth S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut Javier Calvo Euguiri 7.235,26 euro, Vanesa Galdeano Sáenzi 1.272,28 euro eta Alejandro Prat Aranazi 1.119,14 euro ordaintzera, kasu guztietan %10eko berandutza-interesak gehituta.

Soldatak Bermatzeko Funtsa deklarazio horri men egitera kondenatzen dut.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen 3160.0000.65.0550.09 kontuan, BANESTOren edozein bulegotan, 150,25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean baina banku berean, 3160.0000.67.0550.09 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Eta Nave de Soth S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 20an.- Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1001096