17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 347/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, agintaritzari aurre egin edo desobeditzeagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Iruñean, 2009ko abenduaren bederatzian.

Rebeca Esther Alonso Adrián andreak, Iruñeko Instrukzioko 5. Epaitegiko epaileak, Zigor Kodearen 634. artikuluko falta batengatik Antonio Quesada Alcainen aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 347/09 falta-judizioan, eta ondoko epaia eman du. Salatzaileak Guardia Zibileko L 78383L eta Z27575 D agenteak izan dira; Fiskaltzak parte hartu du.

Epaitza:

Antonio Quesada Alcain kondenatzen dut, agintaritzaren agenteei zor zaien errespetu eta begirunearen aurkako falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, hogeita hamar eguneko isuna ordaintzera, eta egunero 12 euroko kuota finkatzen dut; beraz, hirurehun eta hirurogei euroko isuna ordaindu behar du. Erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, ordaindu gabe utzitako bi kuotako, egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio.

Antonio Quesada Alcain kondenatzen dut prozedura honetako kostuak ordaintzera.

Epai hau ez da irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Eta Antonio Quesada Alcaini jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 21ean.-Epaile magistratua, Rebeca Esther Alonso Adrian.

Iragarkiaren kodea: J1001229