17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 221/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ordena publikoaren aurkako falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Francisco Alejandro Vergantiños Valdés, ordena publikoaren kontrako falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, hogeita hamar eguneko isuna ordaintzera kondenatzen dut, eta eguneko 6 euroko kuota finkatzen dut. Beraz, Francisco Alejandro Vergantiños Valdések 180 euroko isuna ordaindu behar du.

Francisco Alejandro Vergantiños Valdés kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.

Eta Francisco Alejandro Vergantiños Valdési jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 25ean.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1001266