17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 278/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 278/2009 falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

633/2009 Epaia. Iruñean, 2009ko abenduaren 17an.

Nik, María Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 278/2009 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira Fiskaltza eta, inplikatu gisa, Iñigo Ojinaga Echevarría, salatzailea, eta María Milagros Osés Guindulain, salatua, baina horietatik bat ere ez da agertu, legezko zitazioa egin bazaie ere. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut:

Epaitza:

María Milagros Osés Guindulain absolbitu egiten dut hasiera batean leporatutako faltaren egile gisa egotzi zitzaion erantzukizun kriminaletik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.

Eta María Milagros Osés Guindulaini jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 20an.-Epaile magistratua, María Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1001206