17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 372/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, Zigor Kodearen 623.1 artikuluko ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia. Iruñean, 2010eko urtarrilaren hogeita batean.

José Antonio Izuel Gastón jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, Zigor Kodearen 623. artikuluko ebasketa-falta batengatik, Luis Alfonso Anso Gilen aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 372/2009 falta-judizioan. Aktan adierazten diren alderdiek parte hartu dute judizioan. Auziperatuak Mendigorrian du helbidea (El Molino bizitegi multzoa, 18).

Epaitza:

Luis Alfonso Anso Gil kondenatzen dut, ebasketa-falta bat egiten saiatzeagatik, zeina Zigor Kodearen 623.1 artikuluan zehazturik baitago, egunero sei euroko isuna ordaintzera hilabetez (guztira 180 euro), edo, horren ordez, ordaindu gabe utzitako bi kuotako, egun batez askatasunaz gabetzeko zigorra betetzera, eta horrez gainera, prozesuko kostuak ordaintzera eta Decathloni 59,90 euroko kalte-ordaina ematera erantzukizun zibila dela-eta.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdi guztiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, epaitegi honi zuzendua, jakinarazi eta bost eguneko epean.

Eta Luis Alfonso Anso Gili jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 21ean.-Epaile magistratua, José Antonio Izuel Gastón.

Iragarkiaren kodea: J1001194