17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 304/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, mehatxuengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

512/09 Epaia. Iruñean, 2009ko abenduaren 4an.

Ana Montserrat Llorca Blanco andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratu titularrak, mehatxu-falta baten ondorioz bideratu den 2009ko 304. falta-judizioaren autoak aztertu ditu ahozko eta jendaurreko judizioan. Fiskaltzak parte hartu du. Alderdi salatzailea José Ángel Gurruchaga Fernández izan da, eta alderdi salatua, María Esther Pujada Morcillo.

Epaitza.

María Esther Pujada Morcillo absolbitu egiten dut leporatu zaion faltatik, hots, Zigor Kodearen 620.2 artikuluko mehatxu-faltatik. Ez da bidezkoa hura kostuak ordaintzera kondenatzea eta ofizioz ordainduko dira.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta adierazi haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, bost eguneko epean, epaitegi honi berari zuzendua, Probintzia Auzitegiak ebatz dezan.

Egin bedi epaiaren lekukotza, autoei erantsita geldituko dena. Jatorrizkoa epaien liburuan gordeko da.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Ana Montserrat Llorca Blanco andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratu titularrak.

Eta María Esther Pujada Morcillori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, ediktu hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 22an.-Epaile magistratua, Ana Montserrat Llorca Blanco.

Iragarkiaren kodea: J1001237