17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1635/2008 betearazpena

Aditzera ematen da epaitegi honetan hipoteka bat betearazteko prozedura bideratu dela, Caja Laboral Popular Coop. de Créditok eskaturik, Julio Cesar Varela Poloren eta Griselda González Mendozaren aurka, eta xedapen zatian hauxe dioen esleipen-autoa eman dela:

Xedapen zatia:

1.-Betearazleari, hots, Caja Laboral Popular, Cooperativa de Créditori (IFK: F20-022109) ondoko finka hau esleitzen zaio ehun eta berrogeita bost mila (145.000) eurotan: hiri finka bat Atarrabiako (Nafarroa) mugapean, Esteban Armendariz hirugarren zeharkaleko 11n, 3. solairuko D aldean. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatua: 3835. liburukia, 119. liburua, 25. orria, 2990. finka.

2.-Ezereztu eta indarrik gabe uzten dira prozedura honen ondorioz egindako inskripzioa eta geroko idatzohar eta inskripzio guztiak, baita Prozedura Zibilari buruzko Legearen 688. artikuluan aipatzen den ziurtagiria eman ondoren egindakoak ere, halakorik bada. Horretarako, behin ebazpen hau sinaturik, igor bitez aginduaren bi kopiak Jabetza Erregistrora.

3.-Eman bekio ebazpen honen lekukotza esleipen-hartzaileari, ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren likidazio eta titulu gisa balio diezaion. Zor diren diru kopuruak esleipen-prezioa baino handiagoak direla adieraziko da bertan.

Hala erabaki eta sinatzen du epaile magistratuak. Epaile magistratua. Idazkaria.

Eta Julio-Cesar Varela Polori eta Griselda González Mendozari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 21ean.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1001247