17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1089/2009 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 1089.09 judizio monitorioaren prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen horren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Gmac España, S.A. de Financiación alderdi betearazlearen aldeko betearazpena abiarazten da, Carlos Arturo Duque Naranjo jaunak, hots, betearazpenpeko alderdiak, hamalau mila zortziehun eta hirurogeita zazpi euro eta hogeita hamasei zentimo gehi itundutako interesak ordain diezazkion. Alderdi betearazlearen ordezkari Joaquín Taberna Carvajal prokuradore jauna aritu da.

Eta Carlos Arturo Duque Naranjori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 21ean.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1001197