17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erref.: 2009-A-175 LUB

Excavaciones del Salazar, S.L.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Excavaciones del Salazar, S.L.

Ur-ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Hargunearen udalerria: Ezkaroze (Nafarroa).

Batez besteko ur-emaria kontsumo gehieneko hilabetean: 0,06 l/s.

Xedea: ureztatzea.

Aurkeztutako agirien arabera, hargunea ibaiaren ezker ertzean kokatuko da, Landa alderdian. Motoponpa txiki bat erabiliko da ura 1.000 metro karratuko alorreraino eramateko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko urtarrilaren 8an.-Ur komisarioa. Eskuordez, komisario atxikia, José Iñigo Hereza Domínguez.

Iragarkiaren kodea: E1001291