17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erref.: 2009-MC-338 LUB

Jesús Iriarte Iriartek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jesús Iriarte Iriarte.

Xedea: ur-ibilguan dagoen hargunea aldatzea.

Ur-ibilgua: Irati ibaia.

Udalerria: Urraulbeiti (Nafarroa).

Aurkeztutako agirien arabera, eskatzaileak Irati ibaiko ur aprobetxamendua dauka Artiedako Kontzejuan 5,023 hektarea ureztatzeko, hargunean sedimentazio arazoak ditu eta horregatik eskatu du baimena hargunean aldaketa egiteko, ur-ibilguaren ertzean kutxeta bat eginez. Gaur egungo kontzesioaren gainerako ezaugarriak ez dira aldatuko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko urtarrilaren 14an.-Ur komisarioa. Eskuordez, komisario atxikia, José Iñigo Hereza Domínguez.

Iragarkiaren kodea: E1001281