17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erref.: 2009-O-1521

Bardeako Komunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak: babes-lubeta eraikitzea, lurzatiko itxituraren paraleloa, Salado errekaren eskuinaldean, ura eguzki-parkeko hegoaldetik bideratzeko.

Eskatzailea: Bardeako Komunitatea.

Xedea: eguzki-parkea babesteko neurriak.

Ur-ibilgua: Salado erreka.

Udalerria: Alesbes (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko urtarrilaren 8an.-Ur komisarioa. Eskuordez, komisario atxikia, José Iñigo Hereza Domínguez.

Iragarkiaren kodea: E1001280