17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erref.: 2009-A-180 LUB

Juan García Araquek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Juan García Araque.

Ur-ibilgua: Arakil ibaia.

Hargunearen udalerria: Ollaran (Nafarroa).

Xedea: landako etxebizitza baten hornidura eta ureztaketa.

Kontsumo gehieneko hilabeteko ur-emanaren batez bestekoa:
0,05 l/s.

Aurkeztutako agirien arabera, Basabe alderdian hartuko da ura, ibaiaren ezker ertzean, motoponpa eramangarri txiki baten bitartez. Eskatutako aprobetxamenduarekin 400 m²-ko lursaila ureztatu nahi da eta 5 laguneko etxe bat hornitu nahi da etxeko erabileretarako.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko urtarrilaren 12an.-Ur komisarioa. Eskuordez, komisario atxikia, José Iñigo Hereza Domínguez.

Iragarkiaren kodea: E1001216