17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia

Errezuko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Errezuko Kontzejua.

Xedea: zuhaitzak moztea zura ustiatzeko. 251 m³ zur aterako dira, horietatik 116 m³ ur jabari publikoko aldean.

Ur-ibilgua: Ubagua ibaia.

Alderdia: Lo de Novar, Lantxikito, La Rochapea, Lehenbiziko mendia, poligonoa: 2 eta 1, lurzatia: 234-176-170-225-100.

Udalerria: Errezu (Deierri, Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatuak, 72. artikuluan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2009ko abenduaren 14an.-Ur komisarioa. Eskuordez, komisario atxikia, José Íñigo Hereza Domínguez.

Iragarkiaren kodea: E1001114