17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZESKO ETA MIRANDA ARGAKO
UDALEN ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Aurrekontua.
Hasierako onespena

Faltzesko eta Miranda Argako Udalen Administrazio Zerbitzuen Batzar Orokorrak, 2009ko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra.

Delako aurrekontua jendaurrean egonen da hamabortz egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat.

Faltzesen, 2009ko abenduaren 28an.-Batasuneko burua, José Carlos García García.

Iragarkiaren kodea: L1001111