17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TRAIBUENAS

2010eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Traibuenasko Kontzejuak, 2010eko urtarrilaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1.990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontuaren espedientea Kontzeju honen idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu aurrrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Traibuenasen, 2010eko urtarrilaren 18an.-Kontzejuburua, Jesús María Labiano Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1001193