17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2009ko azaroaren 24an egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2009ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 10/2009 espedientea, kreditu berezia baita.

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2009ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 25ean; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea iragan eta inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betikoz onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202 eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

"Kreditu bereziko espedientea, Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planaren (HMIP) gastuetarako, 40.000 eurokoa (10/2009 espedientea).

Kreditu bereziko espedientea.

1. Gastu goitituak:

0.4323.6. HMIPa prestatzea: 40.000 euro.

Espedientearen finantzabidea.

2. Diru-sarrerak goititzea.

0.75512. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza. HMIPa prestatza: 24.000 euro.

3. Gastuak beheititzea.

0.4531.62201. Gizarte etxea moldatzeko obrak: 16.000 euro.

Administrazio egintza honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilateko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik hasita, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Bidezko jotzen den bertze edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2010eko urtarrilaren 26an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1001402