17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Administrari-ofizialaren kontratazioa

Alkatetza honek, urtarrilaren 26an 3/2010 ebazpena eman du, eta haren xedapen zatiak honela dio hitzez hitz:

"1.-Kontratatzea María Yolanda Iriberri Pascual andrea San Adriango Udaleko lan-kontratadun finko gisa, administrari-ofizialaren lanpostuan ari dadin, azterketa gainditu eta puntuazio altuena lortu duen izangaia izan delako San Adriango Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio bidez eta lan araubide finkoan betetzeko deialdiko hautapenaldian. Deialdia 2009ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abuztuaren 14an.

2.-Agintzea interesduna Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatzeko eta bertan alta emateko, araubide horren babespean geldi dadin, hori guztia lan-kontratua gauzatu eta sinatzen den egunetik aitzina.

3.-Agintzea ebazpen honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzeko, arlo honetan indarra duen araudia bete dadin.

4.-Ebazpen hau igortzea María Yolanda Iriberri Pascual andreari eta ohartaraztea ezen, kontratua formalizatu ondoren, lanpostuan sartzeko hilabeteko epea izanen duela, gehienez ere, ebazpen honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Bestela, aipatu deialdiko 8.3 oinarrian ezarritako ondorioak sortuko dira.

5.-Ebazpen honen xedapen zatia igortzea Udalaren Kontu-Hartzailetzara eta Elena León Asesores aholkularitza enpresara, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalbatzari horren berri ematea, egiten duen lehen osoko bilkuran."

Eta hori guztia argitara ematen da, indarrean dagoen araudia bete dadin.

San Adrianen, 2010eko urtarrilaren 26an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L1001400