17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

4/2009 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2010eko urtarrilaren 4an egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen hasiera batean Udalaren 2009ko aurrekontuan, gastuen kontu-sail berria sorturik horretarako.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aipatu epean inork alegaziorik aurkeztu ezean, espedientea onetsita geldituko da zuzenean.

Odietan, 2010eko urtarrilaren 4an.-Alkate udalburua, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1001098