17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2010eko karga-tasak

Udalak 2010eko urtarrilaren 22an egin osoko bilkuran, zerga-tasa hauek onetsi ziren, 2010. urterako:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,25.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, JEZa (lizentzia fiskala): 1,20 indizea.

-Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga (EIO): obra gauzatzeko aurrekontuaren %4,0.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

  • Urte tarteen araberako portzentajeak:
  • 0-5 urte, 3,3ko portzentajea.
  • 5-10 urte, 3,2ko portzentajea.
  • 10-15 urte, 3,1eko portzentajea.
  • 15-20 urte, 3,1eko portzentajea.
  • Talde guztiendako karga-tasa: %20.

Erabaki honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta haren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Murillo el Cuenden, 2010ko urtarrilaren 26an.-Alkate udalburua, Ángel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: L1001377