17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Udal ordenantza, Datu pertsonalen fitxategiena.
Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2009ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Datu pertsonalen fitxategien udal ordenantza.

Hasierako onespenaren erabakia 2009ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, irailaren 7an, eta jendaurrean egoteko epea iraganda inork alegaziorik aurkeztu gabe, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta, hortaz, ordenantza behin betiko onetsirik gelditu. Hala izan dela argitara ematen da, ordenantzaren behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c artikuluan xedatuarekin bat, behar diren ondorioak izan ditzan.

Miranda Argan, 2009ko abenduaren 30ean.-Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.

DATU PERTSONALEN FITXATEGIEN UDAL ORDENANTZA

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren bitartez (DBLO) ekartzen ari da gure herrira Datuak babestearen gainean Europako Batasunean dagoen legeria. Horrek indarrik gabe utzi zuen aurrekoa, erran nahi baita, Datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzen duen abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.

Delako DBLOak xedea du pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten erabilera mota guztiei ere.

Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek bete beharko dituzte halako betebehar eta neurri batzuk. Horiek DBLOan arauturik daude, baita lege organikoa garatzeko erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ere.

Alde horretatik, DBLOaren 9. artikuluak ezartzen du fitxategiaren edo tratamenduen arduradunek duten betebeharra segurtasun neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak hartzeko, "datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu eta eskuratzea eragozteko, kontuan harturik teknologiaren egoera, bilduriko datuen nolakoa eta izan ditzaketen arriskuak, bai gizakien ekintzen aldetik, bai ingurunearen aldetik ere''.

DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

-Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

-Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

-Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa.

-Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

-Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

-Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

-Eskatzekoak diren segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak diren adierazita.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, eta nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Miranda Argako Udalak.

Fitxategi horiek babesaren arloko legeriara egokitu beharrak eta horiek sortzeko xedapen orokor bat eman beharrak ekarri dute ondotik ematen den ordenantzaren onespena.

Halaber, legeriaren berrikuntzek eta fitxategiak erabiltzen dituzten informazio sistemetako aldaketek behartu dute ondotik zehazten diren fitxategiak kentzera.

Lehenbizikoa.-Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatutako fitxategi hauek kentzea:

-Katastroa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1943280047.

Fitxategi honetako datu pertsonalak izen bereko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

-Zirkulazioa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1943280048.

Fitxategi honetako datu pertsonalak izen bereko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

-Fiskalak, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1943280046.

Fitxategi honetako datu pertsonalak bertze fitxategi sortu berri batzuetara aldatu dira, hain zuzen ere, udal zerga eta tasa guztiak kudeatu eta biltzeko helburua duten hauetara: JEZ, Zirkulazioa, Lizentziak eta Baimenak, Katastroa, Gainbalioak.

-BUE, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1943280044.

Fitxategi honetako datu pertsonalak Biztanleen Errolda izeneko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

-Diru-bilketa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1943280815.

Fitxategi honetako datu pertsonalak bertze fitxategi sortu berri batzuetara aldatu dira, hain zuzen ere, udal zerga eta tasa guztiak kudeatu eta biltzeko helburua duten hauetara: JEZ, Zirkulazioa, Lizentziak eta Baimenak, Katastroa, Gainbalioak.

-Erregistroa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1943280045.

Fitxategi honetako datu pertsonalak Sarrera-irteeren Erregistroa izeneko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

Bigarrena.-Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Katastroa.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: katastroa mantentzea: kontsultak egitea eta ziurtagiriak luzatzea. Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren diru-bilketa.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan eskriturak entregatzean, edo notariotzek, eskrituren zerrenden berri ematean.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: katastroko ondasunen titularrak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

-Inguruabar sozialen datuak.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa.

-Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 8.2 artikulua) eta hainbat pertsona eta entitateri, 12/2006 Legearen 43 eta 44. artikuluan araututakoaren arabera.

-Organo arduraduna: Miranda Argako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Miranda Argako Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Hilerria.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: hilerriaren kudeaketa: kontzesioen kontrola, hilobien titularrak eta ehortziak, eta titularraren kontura diren ordainagiriak.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek ematen dituzte datuak, arduradunarekin Herriko Etxean elkarrizketa eginda.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: hilobien titularrak eta ehortzitakoak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, NANa, helbidea, telefonoa.

-Bertzelako datuak: nitxoaren zenbakia, heriotzaren data eta tokia.

-Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: ez daude aurreikusiak.

-Organo arduraduna: Miranda Argako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Miranda Argako Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Zirkulazioa.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: ibilgailuen erregistroa mantentzeko lanak eta zirkulazio zergaren diru-bilketa.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak etortzen dira Trafiko Zuzendaritza Nagusitik, euskarri informatikoen bidez, eta gestorietatik, posta arruntaren bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: udalerrian erregistratutako ibilgailuen titularrak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa.

-Datuen komunikazioa: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei eta Gizarte Segurantzako organismoei, aldez aurretik eskatuta.

-Organo arduraduna: Miranda Argako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Miranda Argako Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Kontabilitate publikoa.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udalarekin harreman ekonomiko eta fiskalak izan dituzten horien datu pertsonalak bildu eta altxatzea. Kontabilitate publikoa eramateko erabiliko dira datuak.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, kontabilitateko dokumentu egokiaren bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: kontabilitate ekitaldian Udalarekin harremana duten hirugarrenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NAN/IFZ.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari eta Comptos Ganberari.

-Organo arduraduna: Miranda Argako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Miranda Argako Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Herrilurrak.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Miranda Argako Udalaren herrilarreen aprobetxamenduaren diru-bilketa, esleipena eta mantentze-lanak.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: esleipenean interesaturik daudenek berek ematen dituzte datuak, onuradun izateko behar diren baldintzen ziurtagiriak aurkezturik.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: herrilarren aprobetxamenduen onuradunak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

-Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

-Inguruabar sozialen datuak.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Miranda Argako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Miranda Argako Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

JEZ.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: JEZa ordaindu behar dutenen datu pertsonalak biltzea. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga idatziz jasotzeko, kobratzeko eta ziurtagiriak luzatzeko erabiliko da.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek emanen dituzte, behar den inprimakiaren bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: JEZaren mendeko enpresetako profesional, titular edo ordezkariak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NAN/IFZ.

-Merkataritza arloko datuak.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Bertzelako datuak: alta edo bajaren data.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari.

-Organo arduraduna: Miranda Argako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Miranda Argako Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Lizentzia, kontzesio eta baimenak.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: lizentziak, baimenak eta kontzesioak eskatzen dituztenen datu pertsonalen fitxategia. obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduerarako lizentziak eta administrazioaren bertze baimen eta kontzesio batzuk kudeatu eta kontrolatzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, behar den eskaeraren bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: lizentzia, baimen eta kontzesioen eskatzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NAN/IFZ.

-Inguruabar sozialen datuak.

-Merkataritza arloko datuak.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Osasunari buruzko datu bereziki babestuak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari.

-Organo arduraduna: Miranda Argako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Miranda Argako Udala.

-Segurtasun maila: handia.

Biztanleen errolda.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: biztanleen erroldako datu pertsonalak biltzea eta eguneratzea. Datuak eguneratzeko, ziurtagiriak lurzatitzeko eta estatistikak prestatzeko erabiliko da.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte datuak, erroldan sartzeko edo bertako datuak aldatzeko inprimakien bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Miranda Argako Udaleko biztanleak eta bertan bizilekua dutenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta-helbidea, NAN/IFZ, telefonoa, pasaportea, egoitza-txartela.

-Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

-Ikasketa eta lanbide datuak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: Estatistikaren Nazio Erakundeari, Nafarroako Gobernuari, bertzelako toki korporazioei eta Segurtasun Indar eta Kidegoei.

-Organo arduraduna: Miranda Argako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Miranda Argako Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Langileria.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udalaren funtzionario eta langileen datu pertsonalak biltzea. Langileak kudeatzeko erabiliko da: kontratuak, nominak, aseguruak, senda-agiriak eta ezgai-agiriak, administrazio-karrera eta laneko arriskuen prebentzioa.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek berek emanen dituzte, ahoz edo ziurtagiriak aurkeztuz.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Miranda Argako Udalaren zerbitzuko langileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia, telefonoa, sinadura.

-Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

-Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.

-Osasun arloko datuak.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako erakundeei, Nafarroako Enplegu zerbitzuari, Nafarroako Gobernuari; MGOri.

-Organo arduraduna: Miranda Argako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Miranda Argako Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Gainbalioak.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: gainbalioaren gaineko zerga ordaindu behar dutenen datu pertsonalak biltzea. Zerga hori kobratzeko erabiliko da.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: zerga ordaindu beharra dakarren kontratuaren egilesleek eta notaritzek emanen dituzte.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: zerga hau ordaintzera behartuta daudenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NAN/IFZ.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Miranda Argako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Miranda Argako Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Sarrera/Irteera erregistroa.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, eskaeren bidez, agiriak eskura emanez edo postaz.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalera idatziz jotzen dutenak eta jakinarazpen ofizialen hartzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Miranda Argako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Miranda Argako Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Interesen erregistroa.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: interesen erregistroa eratu eta kontrolatzea, indarra duen legeriari jarraikiz. Udalbatzako kideen aseguruak.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dizkiote Udaleko idazkariari.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Miranda Argako Udaleko kargu publikoak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

-Inguruabar sozialen datuak.

-Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.

-Merkataritza arloko datuak.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian.

-Datuen komunikazioa: Zoruari buruzko Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarria aplikatzetik heldu diren jakinarazpenak.

-Organo arduraduna: Miranda Argako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Miranda Argako Udaleko Idazkaritza.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bikote egonkorren erregistroa.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: ezkondu gabeko bikote egonkor gisa inskribatzeko interesa dutenen datu pertsonalak biltzea. Elkartzea gauzatu dela idatziz jasotzeko eta ziurtagiriak luzatzeko erabiliko da.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, erregistroan izena emateko eskatzeko agertzen direnean.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: ezkondu gabeko bikote egonkorrak, Miranda Argako Udalean erregistratuak daudenak eta bertan helbidea dutenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

-Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

-Bertzelako datuak: bizikidetza noiz hasi zen eta noiz egin zen inskripzioa.

-Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Miranda Argako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Miranda Argako Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Kultura eta kirol arloko jarduerak.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: ikastaro, lehiaketa, kultur jarduera eta kirol probaetan, oro har, parte hartzen dutenen datuak biltzea. Antolaturiko jarduerak kudeatzeko eta tasak kobratzeko erabiliko da.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte datuak, ahoz edo izena emateko inprimakien bitartez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalak antolaturiko kirol jardueretan, ikastaroetan, lehiaketetan, norgehiagoketan eta bestelako kirol, kultur edo aisia jardueretan parte hartzen dutenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa.

-Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

-Datu ekonomikoak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Miranda Argako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Miranda Argako Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Espedienteak.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: espedienteen jarraipena. Udal espedienteen tramitazioa nola dagoen kontrolatzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte. Biltzeko prozedura espedientearen arabera eginen da, baita hura nola hasi den kontuan hartuz ere. Normalean datuak inprimakien bidez biltzen dira, eta, eskuarki, eskabide orokorraren inprimakien bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: udal espedienteen gaineko interesa dutenen datuak dira.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, NAN, helbidea eta harremanetarako telefonoa.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Miranda Argako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Miranda Argako Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Abalak eta fidantzak.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udalarekin kontratuen esleipena hartu dutenek eta lizitatzaileek utzitako abalak eta fidantzak kontrolatzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek beraiek emanak, lizitatzeko eta/edo kontratatzeko behar diren agirien bitartez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalarekin kontratuen esleipena hartu dutenak eta lizitatzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Miranda Argako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Miranda Argako Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Kirol instalazioak.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: kirol instalazioetara nor sartzen den kontrolatzea eta horiek erabiltzeko dagozkion tasak kobratzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte datuak, datuak biltzeko inprimakien bitartez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalaren kirol instalazioen erabiltzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, irudia.

-Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

-Datu ekonomikoak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Miranda Argako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Miranda Argako Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Iragarkiaren kodea: L1000926