17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak 2010. urterako

Miranda Argako Udalak, besteak beste, ondotik ematen diren erabakiak hartu zituen 2009ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz:

1.-2010eko hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,2159ko tasa, katastroko balio garbiaren gainean.

2.-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80ko tasa, katastroko balio garbiaren gainean.

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: 2009an bezala, karga-tasa obraren kostuaren %3 izanen da, obrak gauzatzeko zenbatekoaren gainean aplikaturik, teknikarien ordainsarien, industriako mozkinaren, gastu orokorren eta BEZaren karga-oinarria kenduta.

4.-Ehiza barrutirako, luxuzko gastuen gaineko zergaren tasa %8,0531 izan zen 2009an, eta kontsumoaren gaineko prezioen 2009ko indizearen portzentajea zein den, haren arabera igoko da 2010ean.

5.-Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga: 2010ean ez da aplikatuko.

6.-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,40ko indizea ezarri da (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 154. artikulua).

7.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: urteko 2,2ko portzentajea ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 175. artikuluko eskalan adierazitakoa, eta %8,7481eko tasa, hau da, Foru Lege horretako 176. artikuluan aipatutako karga eskalakoa, gehi erakunde ofizial eskudunak 2009rako onetsi KPIaren zenbatekoa.

8.-Beste zenbait aprobetxamendu, errentamendu eta esleipen: kontsumoko urezioen 2009ko indizearen portzentajearen arabera igoko dira prezioak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 27. artikuluan ezarritakoa aplikatuz.

9.-Partikularrek hedabideetan argitaratutako iragarkien zenbatekoak itzuliko dituzte, beraiek espedienteak sustatzen dituztenean: iragarkien zenbatekoaren %100.

Erabaki hauek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, eta haien kontra honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, Miranda Argako Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik aitzina, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Miranda Argan, 2009ko abenduaren 30ean.-Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1000924