17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa Udal Planeko UE-4 exekuzio unitatearen mugetan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2010eko urtarrilaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Irunberriko Udal Planeko UE-4 exekuzio unitatearen mugetan, Promociones Indiselva, S.L.k sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, 2010eko urtarrilaren 22an.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L1001239