17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRAGA

2010eko aurrekontuak behin betiko onetsirik

Lizarragako Kontzejuak, 2009ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Jendaurreko aldian alegaziorik izan ez denez, behin betiko onetsitzat jo eta argitara ematen da.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.-Tasak eta beste diru-sarrera batzuk: 12.080,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 34.325,00 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak: 14.285,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 60.690,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen lansariak: 4.000,00 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:
42.670,00 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 1.000,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 11.220,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak : 1.800,00 euro.

Gastuak, guztira: 60.690,00 euro.

Lizarragan, 2010eko urtarrilaren 25ean.-Presidentea, Patxi Otamendi Goikoetxea.

Iragarkiaren kodea: L1001271