17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

Udal ordenantza, Eraikinak lehen aldiz erabili
edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duena.
Hasierako onespena

Lezaungo Udalak, 2010eko urtarrilaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lezaunen, 2010eko urtarrilaren 25ean.-Alkatea, Carmen López Salanueva.

Iragarkiaren kodea: L1001250