17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

UE-7 urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Udalak 2010eko urtarrilaren 11n egin osoko bilkuran, zinegotziek aho batez hartu zuten ondotik ematen den erabakia:

Ikusirik Construcciones Muroa S.A.k sustatu duen UE-7 unitatea (719. lurzatia, 2. pol.) urbanizatzeko proiektua eta Udaleko arkitektoaren txostena kontuan harturik, 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan xedatuarekin bat, Osoko Bilkurak honako hau erabaki du aho batez:

1.-Hasiera batean onestea UE-7 unitatea urbanizatzeko proiektua. Halaber, hogei egun balioduneko epea abian jartzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.-Erabaki hau udal arkitektoaren txostenarekin batean interesdunari igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iturmendin, 2010eko urtarrilaren 11n.-Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L1001270