17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKU

2010eko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

Ibirikuko Kontzejuko Batzarrak, 2010eko urtarrilaren 16an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2010eko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua betetzeko; hartara, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezten ahal dituzte hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Ibirikun, 2010eko urtarrilaren 16an.-Kontzejuko burua, Alberto Mendilazo Anaut.

Iragarkiaren kodea: L1001265