17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKU

2009ko aurrekontuan aldaketa egiteko 1. espedientea.
Hasierako onespena

Ibirikuko Kontzejuko Batzarrak, 2010eko urtarrilaren 16ko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2009ko aurrekontuan aldaketa egiteko 1. espedientea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 23/1995 Foru Legearen 214.2. artikuluan 202.ari buruz ezarritakoa betez, eta aipatu Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Ibirikun, 2010eko urtarrilaren 16an.-Kontzejuko burua, Alberto Mendilazo Anaut.

Iragarkiaren kodea: L1001264