17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIA

2009ko aurrekontuan aldaketa egiteko 1. espedientea.
Behin betiko onespena

Eliako Kontzejuko Batzarrak, 2009ko azaroaren 25ean egin bilkura arruntean, onetsi zuen 2009ko aurrekontuan aldaketa egiteko 1. espedientea.

Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia 2010eko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 1ean.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betikoz onetsitzat jo da, hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da delako aldaketa. Hona hemen:

GASTUAK:

a) Kreditu berezia:

2. kapitulua: 400,00 euro.

b) Kreditu gehikuntza:

2. kapitulua: 1.300,00 euro.

Aldaketa, guztira: 1.700,00 euro.

-Finantzabideak:

Aurrekontuan aurreikusi baino diru-sarrera gehiago: 1.700,00 euro.

Elian, 2010eko urtarrilaren 22an.-Kontzejuko burua, Jorge Camino Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1001253