17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Aldaketa puntual xehakatua Arau Subsidiarioetan.
Hasierako onespena

Elgorriagako Udalak, 2010eko urtarrilaren 21ean egin bilkuran, aldaketa puntual xehakatua hasiera batean onetsi zuen Arau Subsidiarioetan, Hirigintzako Araudiaren 23. artikuluari dagokionez, Santiago Migueltorenak aurkeztutako proposamenarekin eta Sebastián López Aznárez arkitektoak prestaturik espedientera ekarritako dokumentazio teknikoarekin bat.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz, ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legean idatzi bezala, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Elgorriagan, 2010eko urtarrilaren 22an.-Alkatea, Santos Irurueta.

Iragarkiaren kodea: L1001245