17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Zerbitzu jardueretarako sarbide librea eta haiek erabiltzea
arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Elgorriagako Udalak, 2010eko urtarrilaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Elgorriagako Udalaren zerbitzu jardueretarako sarbide librea eta haiek erabiltzea arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsiko da Elgorriagako Udalaren zerbitzu jardueretarako sarbide librea eta haiek erabiltzea arautzen dituen ordenantza, eta testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Elgorriagan, 2010eko urtarrilaren 22an.-Alkatea, Santos Irurueta Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L1001244