17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

3. aldaketa 2009ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2010eko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 1ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

a) Kreditu bereziak:

1. kapitulua: 50.000 euro.

2. kapitulua: 147.600 euro.

4. kapitulua: 160 euro.

6. kapitulua: 208.950 euro.

b) Kreditu gehikuntzak:

1. kapitulua: 65.500 euro.

2. kapitulua: 162.800 euro.

4. kapitulua: 40.000 euro.

6. kapitulua: 32.993 euro.

Aldaketa, guztira: 708.003 euro.

-Finantzabideak:

a) Diru-sarreren bidez sortutako kredituak:

7. kapitulua: 194.000 euro.

b) Beheititzeak, deuseztatzeagatik:

1. kapitulua: 149.300 euro.

2. kapitulua: 133.300 euro.

4. kapitulua: 14.500 euro.

6. kapitulua: 84.887 euro.

c) Diru-sarrera gehiago: 32.250 euro.

d) Diruzaintzako gerakina: 99.766 euro.

Aldaketa, guztira: 708.003 euro.

Eguesen, 2010eko urtarrilaren 22an.-Zinegotzi eskuordea, Carolina Potau Menéndez.

Iragarkiaren kodea: L1001263