17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

2010eko ekitaldiko udal aurrekontua eta betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2009ko abenduaren 1ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2010eko aurrekontua.

Erabaki hori 2009ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 28an.

Jendaurreko aldia iragan eta inork ez duenez erreklamazio edo oharrik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat hartzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz; hona aurrekontuaren laburpena, kapituluka:

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 3.708.550 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 2.688.140 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 585.120 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 266.400 euro.

7. kapitulua.-Kapital-transferentziak: 6.600 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 361.000 euro.

Gastuak, guztira: 7.615.810 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 2.345.110 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 885.165 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 931.155 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 2.840.430 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 340.950 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 273.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 7.615.810 euro.

Eguesen, 2010eko urtarrilaren 22an.-Alkatea, José Anastasio Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1001256