17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Birzatiketa proiektua, 1 banaketa eremuko 2. sektorean.
Hasierako onespena

Alkatetzaren 2010eko urtarrilaren 26an eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen birzatiketa proiektua, 1. banaketa eremuko 2. sektoreko exekuzio unitatean, Juan Luis Apezteguía Elso abokatuak prestatua eta sektore horretako Kopentsazio Batzordeak sustatua.

Hirigintzako Kudeaketari buruzko Erregelamenduaren 108. artikuluan eta abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151.1 artikulan agindutakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogei egunez Udal Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, aztertu eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Donezteben, 2010eko urtarrilaren 27an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: L1001514