17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2010erako aldaketa ordenantza fiskaletako tarifetan.
Behin betiko onespena

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da ondoko ordenantza fiskaletako tarifen aldaketaren behin betiko onespena. Horiek hasiera batean onetsi zituen Udalak, 2009ko urriaren 30eko osoko bilkuran, eta iragarkia argitara eman zen 2009ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 23an.

Tarifa berriek 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra.

Ordenantza fiskaletako tarifen aldaketaren behin betiko onespenaren kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu. Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ez da berriz ere errekurtso hori paratzen ahalko.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Donezteben, 2010eko urtarrilaren 13an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.

1. ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIEN
TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

10. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea.-Berritik paratzen diren establezimenduak, negozioaren lekualdaketa, jarduera aldaketak, titulartasun aldaketak.

I.1. Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar duten establezimenduak:

-Azalerako lehen 50 m²-ak: 1,140 euro/m2.

-51tik 100 m-ra bitarte2: 0,918 euro/m2.

-101etik 500 m-ra bitarte2: 0,701 euro/m2.

-501etik 1.000 m-ra bitarte:2: 0,478 euro/m2.

-1.001 m-tik goiti2: 0,256 euro/m2.

Jarduera sailkatuetan aritzeko lizentziak: 80,80 euro.

I.2. Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar ez duten establezimenduak:

Azalerako lehen 50 m²-ak: 0,701 euro/m2.

51tik 100 m-ra bitarte2: 0,550 euro/m2.

101etik 500 m-ra bitarte2: 0,378 euro/m2.

501etik 1.000 m-ra bitarte2: 0,222 euro/m2.

1.001 m-tik goiti2: 0,046 euro/m2.

Jarduera sailkaturik behar ez duten jardueretan aritzeko lizentziak: 40,40 euro.

II. epigrafea.-Jarduera handitzea, negozioa eskualdatzea, titularraren edo sozietatearen izenaren aldaketa eta titular aldaketak.

Aplikatu beharreko tarifak I. epigrafean zehaztutakoen %50 izanen dira.

2. Lokala tokiz aldatzea:

Lehen aldiz paratzen diren establezimenduenen %90 ordainduko da.

3. Handitzeak edo sailkapenaren aldaketak.

a) Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak ordainduko dira.

b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutxienez 39,63 euro.

4. Negozioko titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.

Berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak izanen dituzte, eskaera aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaionetik sei hilabeteko epearen barrenean egiten denean salbu, kasu horretan 22,07 euro ordaindu beharko baitira lizentzia emateak sorturiko udal eskubideen truke.

2. ESTOLDERIAREN ETA HONDAKIN URAREN
ARAZKETAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

7. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

1. Estolderiaren sarera lotzeko lizentziari edo baimenari dagokion tributu-kuota behin baizik ez da eskatuko eta 35,65 euroko zenbateko finkoa izanen da.

2. Estolderia eta arazketa zerbitzuagatik eskatzen den tributu-kuota finkan erabilitako ur kopuruaren arabera erabakiko da, metro kubikotan neurturik.

Horretarako, tarifa hau aplikatuko da:

a) Etxebizitzak:

-Estolderia, m³ bakoitza: 0,093 euro.

-Arazketa, m³ bakoitza: -- euro.

b) Erabilera bakarra etxebizitzarakoa ez duten finka eta lokalak:

-Estolderia, m³ bakoitza: 0,114 euro.

-Arazketa, m³ bakoitza: -- euro.

3. UDALAREN INSTALAZIOAK ERABILTZEKO
TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

6. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

A.-Leku-Eder zinematokiko sarrerak: 4,07 euro (BEZa barne).

B.-Igerilekuak (eguneko sarrerak):

-4tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 1,41 euro.

-12tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 2,83 euro.

-18 urtetik goitiko erabiltzaileak: 3,79 euro.

C.-Igerilekuak (hilabeteko abonamenduak):

-4tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 8,23 euro.

-12tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 20,50 euro.

-18 urtetik goitiko erabiltzaileak: 28,79 euro.

D.-Igerilekuak (udako denboraldiko abonamenduak):

-4tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 12,32 euro.

-12tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 28,79 euro.

-18 urtetik goitiko erabiltzaileak: 41,06 euro.

E.-Pilotalekua:

-Pilotalekua argirik gabe erabiltzea: 4,44 euro/ordua.

-Pilotalekua argia eta guzti erabiltzea: 8,94 euro/ordua.

F.-Kultur Etxea:

-Kultur etxea berogailurik gabe erabiltzea: 3,79 euro/ordua.

-Kultur etxea berogailua eta guzti erabiltzea: 7,58 euro/ordua.

G.-Kiroldegia:

-Pista argirik gabe erabiltzea:

  • pistaren 1/2: 7,83 euro.
  • pistaren 2/2: 15,66 euro.

-Pista argia eta guzti erabiltzea:

  • pistaren 1/2: 10,05 euro.
  • pistaren 2/2: 20,10 euro.

H.-Arte martzialen aretoa. Orduaren prezioa: 5,56 euro.

I.-Squash-a:

-Ordu erdi: 3,28 euro.

-Ordubete: 5,45 euro.

J.-Dutxa hutsa: 2,23 euro.

K.-Muskulazio aretoa eta squash-a:

-Eguneko txartela: 3,38 euro.

-10 saiorako txartela: 16,72 euro.

-Hilabeteko txartela: 26,77 euro.

-Bi hilabeteko txartela: 40,10 euro.

-Hiruhileko txartela: 55,75 euro.

L.-Muskulazio aretoa (9:00etatik 22:00etara), sauna, dutxa eta igerilekua udako denboraldian:

-Urteko txartela, 150 euro, Donezteben erroldaturik daudenendako.

-Urteko txartela, 180 euro, Donezteben erroldaturik ez daudenendako.

Udal kiroldegiko arduradunak luzatuko ditu txartel horiek.

Oharra: urritik ekainerako jarduketetarako prezio bereziak negoziatuko dira.

Ordenantza honi epigrafe hauek gehitu zaizkio:

LL.-Erakusketa aretoa eta liburutegia:

-Berogailurik gabe erabiltzea: 1,52 euro/ordua.

-Berogailua eta guzti erabiltzea: 3,03 euro/ordua.

Oharra: Tarifa horiek aplikatuko zaizkie gela horiek irabazi asmoarekin erabiltzen dituzten erabiltzaileei.

M.-Muskulazio aretoa + sauna + dutxa + igerilekua (udako denboraldiko abonamendua): instalazio horiek erabiltzeagatik urteko 220,00 euroko txartela ezarri da.

N.-Tarifa bereziak:

1.-%60tik goitiko minusbaliotasuna duten lagunek, behar bezala frogatzen badute, %10eko beherapena izanen dute tarifetan.

2.-Familia larriak: familia larrien kideek, familia larriaren titulua aurkezten badute, %20ko hobaria izanen dute aplikatu behar zaizkien tarifetan.

4. EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU,
HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU
BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro koadro edo zatiki bakoitza:

-Mahaiak: 12,00 euro urtean bakoitza.

-Aulkiak: 6,00 euro urtean bakoitza.

I.2. Merkatu txikiak, egun bakoitza:

-Elikagai, arropa eta oinetakoen salmenta.

  • Egunean: 8,76 euro.
  • Denboraldia: 335,00 euro.

-Eskulanak, liburuak, numismatika eta kulturakoak diren bertze gauza batzuk saltzea:

  • Egunean: 8,76 euro.
  • Denboraldia: 335,00 euro.

I.3. Azoka txikiak:

-Eskulan tikiak, bisuteria eta baimena duten bertze gauza batzuk, saltoki bakoitzeko:

  • Egunean: 8,76 euro.
  • Denboraldia: 335,00 euro.
  • Bestetan eta ferietan: 11,96 euro/metroa.

I.4. Bestelako aprobetxamenduak, metro karratu edo zatiki bakoitzetik (garabiak, kioskoak).

Tasa bakarra ezarri da, okupazioko egun bakoitza kobratuko dena.

Tarifa bat ezarri da, lurzoruaren balioaren eraginaz balorazio txostenean onesten denaren arabera, eta gutxieneko tarifa hau ezarri da:

-Egunean: 0,168 euro.

I.8. Espaloien okupazioa:

-Hilabetean, metro lineal bakoitzeko: 14,671 euro.

II. epigrafea.-Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

II.1. Balkoiak eta terrazak ixtea:

-m² eraiki bakoitzagatik: 1,478 euro.

II.2. Bertzelako aprobetxamenduak:

-m² edo zatiki bakoitzagatik, egunean: 0,095 euro.

-m² edo zatiki bakoitzagatik, hilean: 2,212 euro.

-m² edo zatiki bakoitzagatik, urtean: 22,122 euro.

III. epigrafea.-Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

-Paratutako tanke bakoitza, 4,791 euro/m², urtean.

-Gasa banatzeko sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik, gutxieneko kuota, metro lineal bakoitzetik eta urtean.

-Aprobetxamenduaren gainerakoa, m² edo horren zati bakoitzagatik:

  • Egunean: 0,014 euro.
  • Hilabetean: 0,368 euro.
  • Urtean: 4,791 euro.

IV. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoak direla eta, ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

-Aldamioak: 18,43 euro.

-Hesiak: 18,43 euro.

-Bertzelako aprobetxamenduak: 18,43 euro.

-Jarduera salerosketa denean: 22,12 euro.

5. KAMIOIENDAKO APARKALEKUEN
TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea.-Kamioiak eta autobusak:

-Urteko abonamendua:

1.-Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala herri honetan ordaintzen dituztenak: 172,85 euro.

2.-Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala herri honetan ordaintzen ez dituztenak, edo erroldaturik egon gabe ere zergak Donezteben ordaintzen dituztenak: 348,48 euro.

3.-Donezteben erroldaturik ez dauden ibilgailuak eta Donezteben zergarik ordaintzen ez dutenak: 522,68 euro.

-II. epigrafea.-Karabanak eta roulotteak.

-Urteko abonamendua:

1.-Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala Donezteben ordaintzen dituztenak: 172,85 euro.

6. MUSIKA IRAKASKUNTZARAKO UDAL
ZERBITZUAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

7. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

KONTZEPTUAK

TASA

Izen ematea

18,99

Abesbatzan izena ematea

5,35

Banda edo taldean izena ematea (bandan bakarrik)

7,12

Musika tresna

29,44

1. zikloa

43,68

2. zikloa

49,34

3. zikloa

51,61

4. zikloa: Musika tresna + taldea

33,28

Panderoa

14,65

Tarifa hauek %50 gehituko zaizkie herri honetan bizi ez diren ikasle guztiei.

7. UDALAREN OBRA-HONDAKINDEGIAN HONDAKINAK BOTATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

KODEA

ZERGA-OINARRIA

TARIFA

A

1000 Kg. bitarte hondakin/kamioia

4,04

B

1.001 - 5.000 Kg. bitarte hondakin/kamioia

12,93

C

5.001 - 10.000 Kg. bitarte hondakin/kamioia

20,86

D

10.001 - 20.000 Kg bitarte hondakin/kamioia:

31,92

E

20.001 Kg-tik goitiko hondakinak

47,82

8. AGIRIAK LUZATU ETA
TRAMITATZEKO TASEN ORDENANTZA FISKALA

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

1.-Eskabide eta agiriak:

e) Edozein udal agiriren kopiak eta fotokopiak.

-Orri bakoitzetik, 0,22 euro (DIN A4).

-Eta 0,42 euro (DIN A3).

2.-Ziurtagiriak:

a) Udal bulegoek, azken hirurtekoaren agiri edo datuei buruz ematen dituzten ziurtagiriak, plegu bakoitzeko 0,73 euro.

-Aitzineko hirurtekoarenak, lehenbiziko plegua... euro.

-Sei urtetik goiti, urte bakoitzeko lehenbiziko pleguari... euro erantsiko zaio.

b) Finken hirigintza egoera egiaztatzen duten ziurtagiriak: 0,73 euro.

c) Egindako dirusarrerak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak: 0,73 euro.

d) Bertze ziurtagiri motak: 0,73 euro.

e) Alderdi batek eskaturik, txostena, ziurtagiriarekin edo gabe: 0,73 euro.

3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.

3.1 epigrafea. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

-Finkak zatitu, banandu edo elkartzeko lizentziak: 50,50 euro.

-Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak: obra gauzatzeko aurkeztutako aurrekontuari karga-tasa hau aplikatuko zaio: 0,20%.

  • Gutxieneko tarifa: 15,15 euro.

-Eraisteko, eraikitzeko, instalazioak berritzeko, zuhaitzak mozteko, errotuluak paratzeko eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak egiteko obra lizentziak, betiere aitzineko ataletan ez badaude: obra gauzatzeko aurkeztutako aurrekontuari karga-tasa hau aplikatuko zaio: %0,20.

  • Gutxieneko tarifa: 30,30 euro.

Epigrafe honetan ezarritako kasuetan, beharrezkoa bada espedienteari txosten teknikoren bat gehitzea ebatzi ahal izateko, lizentziaren eskatzaileari, dagokion tasaz gain, txostena egin duen enpresak aurkeztutako ordainagiriaren zenbatekoa kobratuko zaio.

3.2 epigrafea. Udal planak, plan partzialak, bereziak, xehetasun azterlanak eta horien aldaketak tramitatzea: 606,00 euro.

3.3 epigrafea. Konpentsazio Batzordearen estatutuak eta proiektuak, hirigintzako hitzarmenak, birzatiketa proiektuak eta hirigintza proiektuak eta haien aldaketak tramitatzea: 606,00 euro.

3.4 epigrafea. Exekuzio unitateen aldaketak edo birmugaketak tramitatzea, jarduketa sistemen aldaketak eta urriaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritako gainerako hirigintza dokumentuak: 505,00 euro.

3.2, 3.3 eta 3.4 epigrafetako tasetan sartuta daude hirigintzako dokumentuak udal zerbitzuetan tramitatzeko kostuak (udal langileak eta kanpoko aholkularitza) eta baita iragarkiak egunkarietan argitaratzeko gastuak ere.

3.5 epigrafea. Jarduera sailkatuetan aritzeko lizentziak: 80,80 euro.

Jarduera sailkaturik behar ez duten jardueretan aritzeko lizentziak: 40,40 euro.

3.6 epigrafea. Hirigintzako argibide eskaerak: epigrafe honetan ezarritako kasuetan, beharrezkoa bada espedienteari txosten teknikoren bat gehitzea ebatzi ahal izateko, lizentziaren eskatzaileari, dagokion tasaz gain, txostena egin duen enpresak aurkeztutako ordainagiriaren zenbatekoa kobratuko zaio.

4. Lehiaketa eta enkanteak.

a) Langileenak: Plantillako lanpostuetarako lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitza: 7,11 euro.

d) Dokumentuen konpultsak: 0,73 euro konpultsa bakoitza.

9. ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO
ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea.-Zangak irekitzea:

I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du:

I.11. Harrizko zoladura duten lekuetan: 7,33 euro.

I.1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 5,92 euro.

I.1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 3,70 euro.

I.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du:

I.2.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 11,03 euro.

I.2.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 7,33 euro.

I.2.3. Zola eman gabeko lekuetan: 5,11 euro.

II. epigrafea.-Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 7,33 euro.

10. IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea.-Ibilgailuen pasabidea:

-Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean: 19,62 euro.

II. epigrafea.-Lekua erreserbatzea:

II.1. Gau eta eguneko erreserba: Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean: 22,12 euro.

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba. Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean: 7,33 euro.

II.3. Behin-behineko erreserba.

Noizean behinkako obra edo jarduketa baterako erreserba egiteko, aitzineko epigrafeetan finkatutako zenbatekoa erabilpen aldiaren arabera zatikatuko da. Nolanahi ere, gutieneko eskubideak ordaindu beharko dira, hain zuzen ere, 7,33 euro.

Pasabidea eskatzen duen zergadunari ezagutzera emanen zaio zein enpresari esleitu zaioen ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua, ibilgailuren batek ez badio baimendu zaion pasabide hori erabiltzen uzten, haren zerbitzuak eskatu ahal izateko.

11. IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU
ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak.

1.-Ziklomotorrak eta motozikletak: 36,71 euro.

2.-3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 73,78 euro.

3.-3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 206,55 euro.

Lanegunetan, 20:00etatik aitzina, tarifa arrunta %20 goititu eta ondoko tarifak aplikatuko dira:

1.-Ziklomotorrak eta motozikletak: 44,06 euro.

2.-3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 88,54 euro.

3.-3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 247,85 euro.

Jaiegunetan %50 goitituko da. Hona hemen:

1.-Ziklomotorrak eta motozikletak: 55,07 euro.

2.-3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 110,67 euro.

3.-5.000 kg-tik goitiko ibilgailuak: 309,82 euro.

Ibilgailuak altxatzeko zerbitzuaren kuotak.

1.-Ziklomotorrak eta motozikletak: 1,22 euro.

2.-3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 3,68 euro.

3.-3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 9,81 euro.

Iragarkiaren kodea: L1001269