17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Ordenantza fiskala, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzien tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2010eko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Caparroson, 2010eko urtarrilaren 25ean.-Alkatea, Irene Jiménez Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1001380