17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Datuen babesari buruzko ordenantza orokorra,
Cabanillasko Udalean datu pertsonaleko fitxategiak sortzeko. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2010eko urtarrilaren 21ean egin osoko bilkura berezi eta presakoan, hasiera batean onetsi zuen Datuen babesari buruzko ordenantza orokorreko aldaketa, Cabanillasko Udalean datu pertsonaleko fitxategiak sortzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta entitatearen iragarki oholean paratu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Cabanillasen, 2010eko urtarrilaren 25ean.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L1001343