17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa 2010era luzatutako aurrekontu orokor
eta bakarrean (1/2010). Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2010eko urtarrilaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2010 aldaketa 2010era luzatutako aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Berriozarren, 2010eko urtarrilaren 25ean.-Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1001324