17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun azterlana.
Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2009ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun azterlana, Etxebertzea etxeko eranskinen bolumenak antolatzeko, Lekarozen, 14. poligonoko 232. lurzatian, Oteiza Larrechea arkitektoak prestatua eta Cristina Elizalde Juanikotena andreak sustatua. Hori guztia horretarako ireki den espedientean dago.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2010eko urtarrilaren 26an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1001397