17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2/2010 Ebazpena, urtarrilaren 7koa, Arantzako Udaleko alkatearena, Alkatetzaren eskurantzak lehenengo alkateorde Jaime Iturria Mitxelena jaunaren esku uzten dituena

Lan aferak direla eta bidezko da eskurantzak beste baten esku uztea 2010eko urtarrilaren 31 arte.

Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko (abenduaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsia) 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Alkate gisa ditudan eskurantza guztiak Jaime Iturria Mitxelena lehen alkateordearen esku uztea 2010eko urtarrilaren 8tik urtarrilaren 31 arte.

2. Eskuordetze hau lehen alkateordeari jakinaraztea.

3. Osoko Bilkurari honen berri ematea, biltzen den hurrengo aldian, eta ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Alkatea, Ainara Maia Almandoz. Ziurtatzen du idazkariak, María Jose Larraiotz Ariztegik.

Iragarkiaren kodea: L1001268