17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Aldaketak 2009ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Arakilgo Udalak, 2009ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz, hasiera batean onetsi zituen aurrekontuan aldaketa egiteko zenbaki hauetako espedienteak: 1etik 10/2009ra.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren indarrez eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 276. artikuluari jarraituz; espediente horiek jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesa dutenek aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedienteak behin betikotzat joko dira eta betetzat, orobat, haiek argitaratzeko tramitea.

Arakilen, 2009ko abenduaren 31n.-Alkatea, Javier Lazcoz.

Iragarkiaren kodea: L1001170