17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SARTAGUDA

Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkokoa eta D mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda

Udal honetako alkate udalburuak ebazpen hau eman du 2010eko urtarrilaren 27an:

2010eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an argitaratutakoan, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkokoa eta D mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin behineko zerrenda argitaratuta, eta erreklamazioak aurkezteko epea igarota (2009ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 9koan, argitaratutako deialdiaren 5.3 oinarrian ezarritakoarekin bat),

EBATZI DUT:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:

Onartuak:

Alberto Martínez Izal

José Manuel Freire López

Santiago Valle Brao

Rubén Urdiain Bocigas

Segundo Nestor Quishpi Auqui

José María Vargas Alonso

Antonio Cledera Jiménez

Jesús Enrique Irurzun Juanco

Baztertuak: inor ez.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Dei egiten zaio epaimahaiari, 2010eko martxoaren 10ean era dadin, goizeko 10:30ean, Sartagudako Udaletxean (Foruen plaza, 1).

4. Dei egiten zaie izangaiei oposizioko lehen proba egiteko 2010eko martxoaren 17an, goizeko bederatzietan, Sartagudako Udaletxean (Foruen plaza, 1).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Sartagudan, 2010eko urtarrilaren 27an.-Alkatea, José Ramón Martínez Benito.

Iragarkiaren kodea: L1001480